Sagar Sugar Festa gaur Zelaian izango da ekitaldi ezberdinekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 29a, 00:00

Hainbat ekoizle elkartuko dira sagardo desberdinak probatzeko eta, janari postuak, DJak eta jarduera artistikoak izango dira.

Zelaian udarari ongi etorria egingo diote gaur Sagar Sugar Festarekin. Zelaia sagardotegiko instalazioen atari zabalean da egitekoa, baina euria eginez gero, sagardotegiaren barrukaldean egingo da, eguerditik gauera (12:00etatik 21:00etara). Sagardoari eskainitako ekitaldia izango da Zelaia eta Biziok, Euskal Herriko bi sagardo ekoizleek antolatuta. Mundua kontsumitzaileei hurbiltzea da asmoa eta aurtengo sagardoa botilan aurkeztea. Ekoizleak, janari postuak, DJak eta jarduera artistiko desberdinak egongo dira. 

Sagar Sugar Festak eskualde ezberdinetako hamar sagardo eta beste edari ekoizle baino gehiago izango ditu: guztiak probatzeko aukera izango da, proposamen interesgarri eta anitzak. Besteak beste, Zelaia, Bizio, Astarbe, Oiharte, Meta, Errebelde, La Petite Boisson, Kalder, Bordatto eta Oialume Zar izango dira ekitaldian.

Sagardoarekin batera, protagonista nagusia, Sagar Sugar Festak gastronomia, musika eta proposamen artistiko desberdinak ere izango ditu ardatz, horrela eguna pasatzeko ekitaldi ezin hobea bihurtuz. Elkano 1, Kuia, Bouiboui Shop eta Okappi's Smoke & BBQ bezalako proposamen gastronomikoak bertan izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!