Festak amaituta, Udaleko langileak herriko txokoak txukuntzera

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 29a, 00:00

Lurreko zikinkeria guztia kentzeko mangerak erabiltzen dituzte.

San Joan jaiak amaitu diren honetan, Udaleko brigadako eta garbiketako langileek badaukate nahiko lan herriko txoko guztiak txukuntzen; herriko jaietan beti pilatzen baita zaborra kaleetako ixkinetan edota oholtza azpian; hala nola, plastikozko edalontziak, poltsak... Horretan jardun zuten atzo brigadako eta garbiketako langileak, kaleak garbitzen, eszenatokiak desmuntatzen, argiteria berrikusten edota hondatutakoa konpontzen...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!