Mobilizazioa gaur, Gudarien Plazatik hasita

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 28a, 13:11

Heldu da hilabeteko azken ostirala, eta horrekin batera, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek mobilizazioa antolatu dute. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da enkartelada, Gudarien Plazatik abiatuta. «Presoen eskubideak aldarrikatzen jarraitu beharra daukagu», azaldu dute, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: « herritarrak mobilizaziora gerturatzea animatu nahi ditugu, eta nola ez, gazte mugimenduari gurekin bat egitera gonbidatzen ditugu»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!