«Transmaribibolloen eskubideen defentsan», manifestazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 28a, 00:00

Iluntzeko 20:00etan abiatuko da, Okendo plazatik. Buruntzaldeko Transmaribibollo Kolektiboak antolatu du.

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazio­arteko Eguna da gaurkoa, eta ho­ri ospatu eta aldarrikatzeko, Lasarte-Orian egingo dute eskualde mailako mobilizazioa. Buruntzaldeko Transmaribibollo Kolek­ti­bo­ak deituta, manifestazioa egin­go dute, iluntzeko 20:00etan Okendo plazatik abiatuta. Loratuz Lotu elkarteak herritar guztiei luzatu die bertaratzeko deia.

«'Hemen gaude' leloarekin agertu ginen, orain hiru urte. Hemen gaude heteroarauaren disidentzia guztiak, baina ez espero gaituzten moduan. Hemen gaude zisheteropatriarkatuari, heteroauari, transmaribollofobiari, pa­tologizazioari eta askotariko biolentziei 'nahikoa da' esanez. 'Hemen gauzkazue eta hemen aurrean izango gaituzue' esaten dugu», adierazi du Transmaribibollo Kolektiboak.

Azken aldian indartutako gorroto diskurtsoak eta eraso homofoboak ere salatuko dituzte gaurko manifestazioan: «Ez gara isilduko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!