San Joanetako argazki lehiaketan bihar arte parte hartu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 27a, 00:00

Aurten ere San Joanetako Argazki Lehiaketa antolatu du Kronikak. 15. edizioa izango da, eta bi sari irabazteko aukera izango dute herritarrek. Lehenengo saria Kronikakide diren lehiakideen artean emango da; irabazleak Petritegiko Malum Rex gunean otordu bat irabaziko du bi pertsonentzat. Bigarren saria, herritarrek hautatzen duten argazkiaren egileak eramango du; kasu honetan, bailarako sagardotegietako sagardo kaxa bat eta urtebeteko Kronikakide harpidetza jasoko ditu irabazleak. Irabazlea aukeratzeko Kronikaren webgunean galdetegia jarriko da bihar, eta hilaren 30era arte izango da bozkatzeko tartea. Argazkiak bihar arte bidali daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!