Jendetza, urtekari aurkezpenean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 27a, 00:00

Xabier Lertxundi alkateak aurkeztu zuen urtekaria.

Urtero moduan, pasa den astean Hernani urtekaria aurkeztu zuen Udalak herritarren aurrean, udaletxeko areto nagusian. Aurten, 10 artikuluk eta herriko kronikak osatzen dute urtekaria, eta artikuluek Hernaniri lotutako hainbat gairi heldu diote. Hernaniko ibilbide moreak; Aitziber Blanco prozesu erreparatzailetako bidelagunari elkarrizketa; erraldoiak eta buruhandiak; Gipuzkoako armarria; Hernani Burujabe; Ainitze Blanco Hernaniko Gizarte Berrikuntzako zuzendariari elkarrizketa; Hernanin artoak eta errotagintzak izandako eragina; Astigarragako Gure Izarra futbol taldean aritutako hernaniarrak; Putxuzar iturburua eta Bigarren Gerra Karlistari buruzko oharrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!