Berueteko inguruetara irteera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 26a, 00:00

Iganderako helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Beruete eta Labaien inguruetan ibiliko dira, eta goizeko 08:00etarako jarri dute hitzordua, Atsegindegin. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 20 euro. Berri zehatzagoak nahi izanez gero, Iturregi plazan duten bulegora gerturatzeko deia egin dute elkartekoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!