Urrizak eta Martirenak irabazi dute aurtengo Sagardoaren Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 26a, 00:00

Urriza eta Martirena dira aurtengo Sagardoaren Txapelketako irabazleak.

2-0eko emaitzarekin irabazi zieten Urrizak eta Martirenak, Ezkurrari eta Azpirozi.

 

San Joan egunean jokatu zuten Sagardoaren Txapelketako finala Galarretan. Javier Urriza eta Ibai Martirena (Aburuza) gailendu ziren, Josetxo Ezkurra eta Xabien Azpiroz (Alorrenea) 2-0 garaituta. Urrizak eta Martirenak iaz jokatutako txapelketan, txapeldunorde gelditu ziren, aurten ordea txapela etxera eramatea lortu dute. Astelehenean, sekulako giroa sortu zen finalean, eta maila bikaina erakutsi zuten erremontistek. Era berean, Urrizak Sagardo Txapelketako txapela eskuratzeaz gain,  Erremontariko lau pilotarien artean onenaren izendapena ere lortu zuen.

Finaleko lehia nagusiena Urrizaren eta Ezkurraren artekoa izan zen, Urrizak 16 tanto egin zituen partiduan zehar,  eta Ezkurrak, bere aldetik, aurre egiteaz gain, tanto gehiago ere egin zituen: guztira 18. Bikote urdinari gehiago kostatu zitzaion finaleko jokoan sartzea, baina berehala, jarri ziren gorrien parean. Setaren bigarren zatian, berdinketak izan ziren nagusi. 

Bigarren setean, berriz, Urriza eta Martirena irabazten zijoazten (8-4), baina Ezkurrak eta Azpirozek aurretik jartzea lortu zuten: 11-9. Hala ere, finala amaitzera zijoala 15-13ko seta lortu zuten Urrizak eta Martinerak, eta horrenbestez, Sagardoaren Txapelketako txapela jantzi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!