Kiroldegitik Tilosetara mugitu ziren Tilos 7 Pasako finalak eta txapelak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 24a, 00:00

Endika Ramos hernaniarrak beste behin jantzi du txapela Tilos 7 Pasan.

San Miguel-Ramos, Arana-Luixa, Andrea-Ixone eta Oier-Arnaitz garaile izan ziren lau kategorietan.

Larunbatean amaitu zen aurtengo Tilos 7 Pasa txapelketa, eta txapeldunak ondorengo bikoteak izan dira: lehenengo mailan faboritoek irabazi dute, San Miguelek eta Ramosek; herrikoiean, Oier Iurramendik eta Arnaitz Lasartek jantzi dituzte txapelak; nesketan nagusi izan dira Andrea eta Ixone; eta amaitzeko, bigarren mailan Aranak eta Luixak lortu dute garaipena.

Bigarren mailakoarekin hasi ziren finalak, kiroldegiko frontoian, euriaren eraginez. Aranak eta Luixak erraz menderatu zituzten Zubiria eta Mendigain, 22-5. Eta kiroldegitik Tilosetara mugitu zituzten finalak gero, behin atertuta. Tilosetan, lehenengo finala neskena izan zen, eta Andreak eta Ixonek 22-15 irabaztea lortu zuten, partidu borrokatu batean. Ondoren, lehenengo mailako finala jokatu zen. San Miguel eta Ramos faboritoek ongi menderatu zituzten Arizmendi eta Inda (22-9). Azkeneko finala izan zen parekatuena, herrikoia. Bertan, Oierrek eta Arnaitzek jantzi zuten txapela, Rodriguez eta Del Rio bikotea 22-17 garaituta. 

Finalak bukatuta, bazkari eder batez gozatu zuten finalistek eta antolakuntzako kideek, Xalaparte elkartean. Antolakuntzak eskerrak eman nahi izan dizkie babesleei, epaileei eta partehartzaile guztiei. «Txapelketa ederra izan da, eta hurrengo urtean ikusiko dugu elkar».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!