Bost egunez itxita kiroldegia, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 00:00

Gaurtik ostegunera (ekainaren 23tik 27ra), Hernaniko udal kiroldegia itxita egongo da, «geldialdi teknikoarengatik».  Era berean, udal kiroldegiak iragarri du ordutegi berezia izango duela udan: uztailean, astelehenetik ostiralera 06:45etatik 22:00etara; larunbatetan 09:00etatik 20:30etara eta, igande eta jai egunetan 08:30etatik 13:30etara. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:30etara eta asteburuetan eta jai egunetan, 08:30etatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!