Karabelen, bisitari bereziak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 00:00

Bidasoako erraldoi eta buruhaundiak izan ziren Karabelen.

Belkara Auzo Elkarteak antolatuta, hitzordu berezia izan zuten Karabel auzoan, Kultur Bira ekimenaren baitan: Bidasoako erraldoi eta buruhaundien bisita jaso zuten herritarrek. Oleta plazatik, kalejiran, Hernaniko dultzaineroekin batera. Auzoan zehar ibili ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!