Hernaniko ikastetxeek atxikimendua adierazi diote Palestinako nazioari

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 00:00

Ikastetxeek elkartasuna adierazi diote Palestinari.

'Gure haurrak ere badira' dinamikaren baitan idatziari babesa eskaini diote.

 

Hezkuntza Plataformatik, Palestinako egoera dela eta, Gure haurrak ere badira dinamikaren baitan Hernaniko ikastetxeetan atxikimendua adierazi zaio idatziari eta babesa adierazi nahi izan diete ekintza desberdinekin. Ikastetxetan talde babes argazkiak atera dira eta hitzaldiak ere eskaini dira, Institutuan esaterako. 

 

Uztailaren 2an haur palestinarren argazkiak Tilosetan
eta marrazkiak egiteko deia

Bestetik, uztailaren 2an, arratsaldeko 17:30ean, ekintza txiki bat egiteko proposamena luzatu nahi da Hezkuntza Plataformatik, haur palestinarrek egindako marrazkiak ikusgai jarriko dira, eguraldiaren arabera Tilosetan edo Atsegindegin. Gerturatzen diren haurrei marrazkiak egiteko gonbidapena luzatu nahi zaie Hezkuntza Plataformatik. «Deia luzatzen dugu ekintza honetara gerturatu eta parte hartzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!