Bertso eskolan izena emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 22a, 00:00

Hernaniko Bertso Eskolak hurrengo ikasturterako izenematea ireki du dagoeneko. Apuntatzeko interesa duenak hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi behar du. Astean ordubeteko klaseak eskainiko dituzte Biterin, eta ondorengo bi txandak daude aukeran: asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan, eta ostiraletan arratsaldeko 16:50etan. Kurtsoan zehar, egun eta asteburu pasak ere egingo dituzte, besteak beste. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!