Gaur jokatuko dituzte Tilos 7 pasa txapelketako final haundiak, Tilosetako frontoian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 22a, 00:00

Lehenengo mailan, Ramosek eta San Miguelek, Arizmendi eta Inda izango dituzte aurkari.

Goizeko 10:00etan bigarren mailakoek jokatuko dute dute; 11:00etan neskek; 12:00etan lehenengo mailakoek; eta 13:00etan maila herrikoiekoek.

Gaur amaituko da Tilos 7 Pasa txapelketaren 13garren edizioa. Apiriletik ekainera bitartean pala partiduek izan dute nagusitasuna Tilosetako frontoian. Guztira lau kategoriek hartu dute parte eta gaur jokatuko dituzte final haundiak. Goizeko 10:00etan hasiko dira norgehiagokak, bigarren mailako palistekin: Aranak eta Luixak, Zubiriaren eta Mendigainen aurka jokatuz. Goizeko 11:00etan, nesken finalari emango zaio hasiera: Andreak eta Ixonek Sararen eta Haizearen aurka lehiatu beharko dute. Segidan, lehenengo mailako finala jokatuko dute Ramosek eta San Miguelek, Arizmendi eta Inda aurrez aurre izanik, eguerdiko 12:00ak aldera. Eta azkenik, eguerdiko 13:00etan, maila herrikoieko finala jokatuko dute Oierrek eta Arnaitzek, Rodriguezen eta Del Rioren aurka. 

Finalak amaituta, Tilos 7 Pasa txapelketan parte hartu dutenak Txalaparta elkartean elkartuko dira bazkari baten bueltan, 13garren edizioari amaiera ederra emateko asmoz.

Amaitzeko, Tilos 7 Pasako antolatzaileek jakinarazi dute goiz osoan zehar egongo dela musika eta jai giroa: «giro ederra izango dugu frontoian, beraz, gerturatu finala ikustera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!