'Sombras: 52 microrrelatos de terror' liburua argitaratu du Sainz de Murietak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 22a, 00:00

Liburuaren portada.

Galbá argitaletxearekin argitaratu du eta dagoeneko erosgai dago.

 

Iñaki Sainz de Murieta idazle hernaniarrak 'Sombras: 52 microrrelatos de terrores' liburu berria plazaratu du, Galbá argitaletxearekin eta dagoeneko Amazonen dago salgai. 

Sainz de Murietak idatzitako azken lan honek literaturaren figura berritzaile bat aurkezten du: mikrokontakizunetan eta irudietan oinarrituta: «52 une, fikziotik haratago, errealitatera garamatzatenak; 52 mikrokontakizun, edozein egunetako edozein albistetatik aterata egon daitezkeenak; 52 irudi, testua indartzen dutenak eta, ahal izanez gero, ikusgarriago eta errealago egiten dutenak; Minaren eta gaiztakeriaren 52 ikuspegi; 52 ikara gizakiaren instintu zikin eta apalenen ondorioz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!