Datorren ostegunean irekiko dute Ugaldetxoko aisialdi gunea

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 22a, 00:00

Erreserbak gehienez 72 orduko aurrerapenarekin egin ahal izango dituzte herritarrek.

 

Datorren ostegunetik aurrera, Ugaldetxoko aisialdi-gunea irekiko dute, herritarrek «Urumea ibaiaren ingurune babestuaz gozatzeko aukera» izanik. Ingurune naturalaren erabilera masiboak sortzen dituen kalteak saihesteko, Udalak jakinarazi du, aurten ere ibilgailu motordunentzako erreserba bidez funtzionatuko duela eremuak «hezitzaileak eta kartelak egongo dira bertan».

Era berean, autoz joan nahi duenak, Udalaren webgunean jarriko den erreserba-sistema erabili beharko du. Aldiz, oinez edo bizikletaz joateko, ez da erreserbarik egin beharko. Eta noski, autobus zerbitzua erabili ahal izango dute herritarrek. 

Ugaldetxoko erreserbak, gehienez 72 orduko aurrerapenarekin egin ahal izango dira. Eremua arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta erreserba arratsalde osorako egin daiteke. Asteburuetan aldiz, 12:00etatik 20:00etara izango da eremuaren ordutegia eta baita erreserbarako aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!