Lekuona eta Oskoz, Aralar tabernako XXXVIII. Mus Txapelketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 22a, 00:00

Gorka Lekuona ezkerrean, Mikel Tolosa Aralar tabernako nagusia erdian eta Ihnar Oskoz eskuinean.

Bigarren postuan gelditu ziren Iñaki Arizkorreta eta Martin Ansa.

Asteazkenean jokatu zen Aralar Tabernako XXXVIII. Mus Txapelketako finala. Gaueko 21:00etan hasi ziren partidak, hirugarren eta laugarren sailkatuekin. Andres Kortadik eta Joxe Mari Monroyk osatutako bikoteak lortu zuen garaipena, Jose Luis Ruizen eta Javier Olearen aurka (4-3). Musean aritzeaz gain, bertaratutakoek Marsel Magoaren emanaldiaz gozatzeko aukera paregabea ere izan zuten, eta emanaldia amaituta, gaueko 23:00ak aldera jokatu zen final haundia. 

Finalean aritu ziren Gorka Lekuona eta Inhar Oskoz, Iñaki Arizkorretaren eta Martin Ansaren aurka. Hasieratik Lekuona eta Oskoz gailendu ziren (2-0). Ondoren Arizkorretak eta Ansak 2-2 berdintzea lortu zuten, baina Lekuonak eta Oskozek aurrea hartu zieten berriro (4-2). Beraz, Gorka Lekuona eta Inhar Oskoz bikote gaztea izan da aurtengo XXXVIII. Mus Txapelketako irabazlea. Bigarren postuan, gelditu ziren Iñaki Arizkorreta eta Martin Ansa; hirugarren postuan, Jose Luis Ruiz eta Javier Olea; eta laugarrenean, berriz, Andres Kortadi eta Joxe Mari Monroy.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!