Olatz Santanak 2026ra arte berritu du kontratua Realarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 12:55

Argazkia: Real Sociedad.

Atezain hernaniarrak bi urtez luzatu du Realarekin zuen kontratua. 

Olatz Santana atezain hernaniarrak kontratua berritu du Realarekin. 2026ra arte sinatu du eta bi denboraldi gehiago jokatuko ditu emakumezkoen lehenengo taldean. 

Santanak Real Sociedad TV-n egindako adierazpenetan nabarmendu du oso pozik dagoela: «Niretzat Reala etxea da, eta oso pozik nago bertan jarraitzeko aukera izateagatik. Hitz batean laburbildu beharko banu, ibilbide berezia izaten ari dela esango nuke. Amets bat betetzen ari naiz».

Aurtengo liga sailkapeneko 8garren postuan amaitu du Realak, eta dagoeneko buru-belarri dabiltza hurrengo urteko planifikazioarekin. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!