Egunez zein gauez salto eta dantza, txarangekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 24a, 00:00

Etzi aterako da Iraunkorrak txaranga.

Herriko kaleak alaituko dituzte txarangek San Joanetan. Goizetik ariko dira batzuk, eta eguna iluntzean besteak.

Beste urte batez, protagonista izango dira herriko txarangak, San Joan jaietan. Aurtengoan, gainera, txupinazotik bertatik hasita, Urumea txarangak jaurti baitzuen aurreneko suziria, bere 25garren urteurrenean.

Atzo gauean egin zuen bere irteera ere, Urumea txarangak. Eta gaurtik aurrera, gainerakoek emango diote segida. Goizetik ariko dira batzuk, egun osoan zehar kaleak alaitzen; eta eguna iluntzean aterako dira besteak kalera.
 

'Txatxon'i omenaldia gaur, Xalaparta txarangak

Gaurkoan, Xalaparta txaranga izango da kalera aterako dena, gaueko 23:15etan. Zinkoenean zezensuzkoa girotu ondoren, ohi bezala, geldialdi berezia egingo dute Onddi tabernaren parean, gauerdian: Gu gira Euskadiko eta Xalbadorren heriotzean piezak jo eta abestuko dituzte bertan. Modu horretara omenduko dute Iñaki Apezetxea 'Txatxon', Xalaparta txarangako kide eta zuzendari ohia; eta baita txarangako hildako gainerako kideak ere.

Biharko egunez, berriz, goizeko 11:00etan egingo du irteera Santa Barbara txarangak, egun osoan aritzeko; eta Incansablesek girotuko ditu iluntzea eta gaua, arratsaldeko 19:00etan eta gauerdian aterata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!