Danbor hotsek hartuko dute Kaxkoa, goizean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 24a, 00:00

Etxeberriko danborradako haurrak, joan den urteko jaietan.

Santa Barbara eta Etxeberri elkarteetako haurren danborradak aterako dira 11:30etan, kaleak alaitzera.

Atzo gaueko danbor hotsei, gaur goizean emango diete segida, Kaxkoko kaleetan. Santa Barbarako helduek jarri zituzten danborrak dantzan atzokoan, eta haurrak izango dira protagonista gaurkoan, bi elkarteetakoek bat eginda: Etxeberrikoek eta Santa Barbarakoek.

Auzoko Mendekoste Jaietan egin zuten aurreneko saioa Etxeberriko danborradako kideek, kale buelta jendetsuarekin; eta Hernaniko erdigunera gerturatuko dira gaurkoan, Santa Barbarakoekin bat egin eta kaleak alaitzeko, San Joan egunez, txarangak lagunduta. Dozenaka haur elkartuko dira, uniforme bereziekin jantzita: danborjoleak, zuzendariak, kantinerak, sukaldariak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!