Adin guztietako saskibaloi jokalariak, egun osoko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 00:00

Aurreko larunbatean jokatu zuten, egun osoan zehar, Hernaniko 3x3 saskibaloi txapelketa. Adin guztietako jokalariak elkartu ziren kiroldegian, eta hiru kategoriatan banatuta aritu ziren, dozenaka partidu jokatuz. Goizean, txikienen ligaxkarekin ekin zioten, gazteak aritu ziren ondoren, eta helduak azkenik. Arratsaldean, berriz, kanporaketak eta finalak jokatu zituzten maila guztietan, harmailetan giroa gero eta beroagoa zela. Azkenean, Dragusin taldeak lortu zuen garaipena nagusietan, Take Iurrek irabazi zuen gazteetan, eta We Are Fox nagusitu zen txikienetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!