San Joan txapelketako finalak gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera jaialdiari. Bestalde, joan den asteburuan, Hernaniko pelotariek jokatutako bi finalak galdu zituzten.

 

Gaur arratsaldeko 17:00etan, San Joan txapelketako finalak jokatuko dituzte Hernaniko benjamin, alebin eta lehenengo urteko infantilek, etxeko frontoian. Hilabete osoan zehar jokatu dituzte norgehiagokak eta gaur jokatuko dituzte finalak binaka. Eki Martinezek eta Xuhar Agirrezabalak, Jon Lopezen eta Ioar Rodriguezen aurka lehiatu beharko dute; Beñat Mitxelenak eta Eki Oiagak, Arriet Mendizabal eta Amets Arnaiz izango dituzte aurkari; Oihan Diez eta Aratz Lete bikoteak, Aiheko Lizartza eta Xabat Santakruzen aurka jokatuko dute; Inhar Arregik Lizar Ortiz de Arrirekin bikote osatuz, Gonzalezen eta Beñat Zubiturren aurka neurtuko dituzte indarrak; eta azkenik, Asier Iglesiasek eta Hegoi Zabalak, Unax Mendiable eta Aner Barrenetxea izango dituzte aurrez aurre. 

Bestalde, herriko pelotariek aurreko asteburuan txapelketa pribatuetan ez zuten zorte haundirik izan: Osesek eta Etxeberriak 19-22 galdu zuten, Nazabal eta Telletxearen aurka, Zaragaman; eta Aratz Labakak eta Lier Zugastik 10-18 emaitzarekin, porrota jaso zuten, Landaren eta Alberdiren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!