'Kolpez kolpe 2' eguna antolatu dute biharko, GKSk eta Gazte Asanbladak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 00:00

Goizeko 11:00etan 'Faxismoa hemen eta orain: zergatik egin aurre?' hitzaldiak emango dio hasiera egitarauari, Kontrakantxan. Ondorengo ekintzak Elizatxo Ikastolan izango dira. 

 

San Joan jaien hasiera ofiziala etzi izango bada ere, herriko zenbait eragile aurrez hasi dira motorrak berotzen. Horietako bat izango da Gazte Koordinadora Sozialistak eta Gazte Asanbladak antolatutako Kolpez Kolpe 2 eguna. Bihar izango da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute: Goizeko 11:00etan emango diote hasiera festari, 'Faxismoa hemen eta orain: zergatik egin aurre?' hitzaldiarekin. Kontrakantxa gaztetxean eskainiko dute hitzaldia, goizeko 11:00etan hasita. Eguerdiko 14:00etan hasiko da bazkaria, Elizatxo ikastolan, eta arratsalderako kirol ikuskizunari emango zaio hasiera, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!