Hondakinen bilketa orduetan aldaketak, Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 00:00

Etzitik 27ra arte, Hernaniko Kaxkoko zenbait kaletako hondakin bilketan aldaketak egongo direla iragarri du Udalak, «San Joanak direla eta». Hondakinak eguerdiko 12:30 eta 14:00ak bitartean atera beharko dituzte kale hauetako bizilagunek: Andre Kalea, Atzieta, Aimar Elosegi ‘Moio’, Tilos, Felipe Sagarna (Zapa), Gudarien plaza, Iturriaga, Izpizua, Kale Nagusia, Nafar kalea, Plaza Berri eta, Urbieta 6, 7, 8, 9, 10 eta 12. Horrez gain, Udalak jakinarazi du egun bakoitzean atera beharreko hondakin frakzioa mantendu egingo dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!