Idatzi hau komunitate batengana doa, 2 urtez barru barrutik ezagutu ahal izan dudan Urumea Ikastolako komunitatearengana.
Bapatean hainbeste aurreiritzi entzun dituzun lekuan zaude, lanerako prest, irekia eta zer aurkituko duzunaren espektatiban. Beso zabalik hartzen zaituzte, zuzendaritza proiektu berri batekin, ikas komunitatea helburu duten lan talde bat alboan eta zu itsasontzi horretan olatuak hartzeko prest zaudenez bete betean sartzen zara sortu duten olatu berri honetan.
Erronka asko aurretik, ilusio handia eta lanerako gogoa topatu ditut bertan. Datozen ikasturteetarako badaude ametsak eta proiektuak, herritartasuna ardatz hartuta lan egiteko bideak zabaltzen ari dira eta elkarbizitza da norabidea.
Niri orain beste marea batzuk bizitzea tokatzen zait, beste itsasontzi batean, baina Urumea dagoeneko nirekin joango den sentimendua da.
Zuek zarete iturri zaharreko ur berria.
Zorte on eta mila esker guztiagatik.