Onartu dira ekaineko Plenoko bi puntuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 00:00

San Joanen aurretik egin zen bilkura eta azkarrenetakoa izan zen, hamar minutuko iraupenera iritsi gabe.

Ekaineko azken asteartea ekainaren 25a izanik eta Udal zerbitzu guztietan jai denez, asteartean izan zen ekaineko Plenoa. Lau puntu zeuden gai ordenean eta bilkurarik azkarrenetakoa izan zen, bederatzi minutuko iraupenarekin. 

Aurreko Osoko Bilkurako akta onartu eta gero, dekretuen berri eman zen, bozkatzeko zeuden bi gaien aurretik. Añarbeko urtegiko urak bideratzeko hodi biltzailearen obren inguruko hitzarmena aho batez onartu zen. Kantauriko konfederazio hidrografikoa, Añarbeko uren Udal Mankomunitatea, Hernaniko, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo Udalen arteko hitzarmena onartu zen, saneamendu hodi-biltzaile nagusiko obren ustiapen integrala, mantentze-lanak eta kontserbazio kudeaketa-mandatua emateko. 

Plenoko desadostasun bakarra laugarren puntuan eman egon zen. EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EEK, Hernaniko zenbait udal eraikinen garbiketa zerbitzu kontratuaren luzapenaren alde bozkatu zuten, baina Podemoseko bi zinegotzik aurka bozkatu zuten. «Hiru txosten jaso ditugu ez dela bideragarria esanez», aipatu zuen Jaione Aristregik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!