8 urteko Jare Pavonek irabazi du Karabelgo jaietako kartel lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 00:00

Jare Pavón, Belkarako presidentearekin eta amarekin.

Belkara auzo elkarteko arduradunen esanetan, «maila altua egon da eta zaila izan da irabazlea aukeratzea».

8 urte dituen Jare Pavón izan da 2024ko Karabelgo festen kartel lehiaketaren irabazlea. Belkara auzo elkarteko lehendakariak irabazleari, amak lagunduta, Elkar dendako opari txartela entregatu zion. Epaileek argi utzi nahi izan dute parte hartzaileek maila altua erakutsi dutela  eta bakarra aukeratzea asko kostatu zaiela. «Beraz, datorren urtean berriz parte hartzera animatzen ditugu, izan ere,  aurkeztutako marrazki guztiekin Karabelgo festetan erakusketa bat egitea gustatuko litzaiguke». Bukatzeko, esker hitzak elkarbanatu dituzte: «eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta nola ez Elkar enpresari bere laguntzagatik». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!