Itzal, Puro Relajo, Zetak... eta askoz gehiago!

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 23a, 00:00

Aurten ere ez du hutsik egingo Puro Relajo taldeak.

Kontzertu ugari eskainiko dituzte Euskal Herriko artistek egun hauetan. Bertako musikariek eta abesbatzek arratsaldeak girotuko dituzte, eta, gainontzean, gauean izango dira kontzertu gehienak. Aurtengoan Zetak taldea izan da apustu haundiena. 

Zer izango litzateke festa musikarik gabe? Zalantza hori albo batera uzteko moduan gaude Hernaniko San Joanetan; izan ere, egun guztietan izango dira musika emanaldi erakargarriak. Eskaintza zabala prestatu dute aurtengo egitarauan, estilo ezberdinetako kontzertuak daude programatuta, eta herritar bakoitza bere gustuetara egokitu ahal izango da.

Herriko musikariei eta taldeei dagokienez, Kantuz eta Ozenki abesbatzako kideak izango dira goiztiarrenak. Gaur bertan izango da bi abesbatzen kontzertu bateratua, Urbieta kaleko eszenatokian. Bihar eguerdian, berriz, txistularien kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Gudarien plazan.

Gauetan ere musikaren erritmora aritzeko aukera izango dute parrandazaleek. Aurreikusi daiteke Zetak taldeak mugituko duela jende kopuru haundiena; asteazkenean izango da talde nafarraren kontzertua, Gudarien plazan. Ale honetan bertan aurkituko dituzue Pello Reparaz musikariaren hitzak, Hernaniko kontzertuari buruz (16-17 or.). Puro Relajo taldeak ere ez du hutsik egingo, eta bihar gauean (22:30) Atsegindegin izango dira.

Erromeriak nonahi

Ohiko modura, erromeriak ere tarte haundia du antolatutako kontzertuen artean. Gaur bertan eskainiko du kontzertua Itzal taldeak, astearte gauean Iratzarrek eta ostegun arratsaldean Oinkadak.

Horiez gain, txosnetan ere egunero izango dira kontzertuak (egitarauak hurrengo orrialdean).

 

SAN JOANETAKO KONTZERTUAK

GAUR

18:00 Kantuz eta Ozenki abesbatzen kontzertua.

23:00 Itzal taldearekin dantzaldia, Tilosetan.

23:00 Su gaua. Musika elektronikoa Atsegindegin. The North Tech elkartea.

BIHAR

12:00 Txistularien kontzertua, Gudarien plazan.

18:00 Lua Matheusen eskutik kontzertua. Tilosetan. Amher elkarteak antolatuta.

19:30 Soumeya DJ saioa. Tilosetan. Amher elkarteak antolatuta.

22:30 Puro Relajo taldearen kontzertua. Atsegindegin.

23:00 Eure eta Bengo taldeen kontzertua, Gudaien plazan.

ETZI

19:30 Fermin Valencia eta Revuelta anaiak abeslarien emanaldia. Urbietan. Euria eginez gero, Atsegindegin. 

22:30 Patxi eta konpainia taldearekin erromeria Urbietan. Euria eginez gero, Atsegindegin.

23:00 Iratzar taldearekin dantzaldia, Tilosetan. 

EKAINAK 26

18:00 Erromeria Oinkada taldearekin, Urbieta kalean. Euria eginez gero, Goiz Eguzkin 

23:30 Zetak taldearen kontzertua, Gudarien Plazan.

EKAINAK 27

20:30 Su Festa!: DJ Kris Cle-ren emanaldia, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!