33 lagun bildu ziren mendi martxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 00:00

Leitzako 63garren martxa izan da aurtengoa.

Pasa den ekainaren 2an, Elur Txori Elkarteak Leitzako 63. martxa antolatu zuen. Ohiturei jarraituz eta Euskal Herria ezagutuz 33 bat lagun bildu ziren. Leitzako bidea egin ostean, mahai inguruan ospatu zuten mendi martxa. Elkartetik eskerrak eman nahi dizkie animatu ziren guztiei, eta «hurrengo urtera arte!!».

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!