Udaleko zerbitzuek udako ordutegia izango dute datorren astetik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 00:00

Ekainaren 24an eta 25ean itxita izango dira HHZ, KPF, kiroldegia eta liburutegia.

 

San Joan festekin batera Udaleko zerbitzuen ordutegiak aldatu egingo dira. Datorren astetik aurrera, udako ordutegia izango du Hernaniko Harrera Zerbitzuak (HHZ): astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Arratsaldetan, beraz, itxita egongo da iraila arte. 

Kulturarteko Plaza Feministak ere udako ordutegia izango du ekainaren 29tik irailaren 6ra. Goizez bakarrik egongo da harrera irekita (09:30-14:00) eta larunbatetan, itxita egongo da.

Udal kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du udan: uztailean, astelehenetik ostiralera 06:45-22:00; larunbatetan 09:00etatik 20:30etara eta, igande eta jai egunetan 08:30etik 13:30era.

Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:30etara eta asteburuetan eta jai egunetan, 08:30etatik 13:30etara.

Liburutegian, berriz, ordu erdi beranduago irekiko dute arratsaldetan ekainaren 26tik aurrera eta larunbatetan itxita egongo da (urria arte). Beraz, hauxe izango da astelehenetik ostiralera, liburutegiaren ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

Gogoratu, ekainaren 24 eta 25ean udal zerbitzuak itxita egongo direla.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!