Dobera Euskara Elkarteak Magia-poteoa antolatu du biharko, Mintzalaguna egitasmoaren baitan, hala ere, gonbidapena irekia dela azaldu du: «euskeraz ari nahi duen edonorentzat». Arratsaldeko 18:30etan hasiko da magia-poteoa, Gudarien Plazan, eta Kaxkotik barrena ibiliko dira parte hartzaileak, Eneko Gutierrez magoaren konpainiarekin. Amaitzeko, Dobera Euskara Elkarteak gaineratu du konpainian etortzeko aukera dagoela: «familiarekin, lagunekin...».