Ikusten eta bizitzen ari gara, gure herrian, pentsioen edo jubilazioaren gaiarekin lotutako aldarrikapenak. 1080 euro famatuak, dirudienez gehiengoak babesten duen aldarrikapena. Duela 20 urte jubilatu zenari, pentsioa KPIaren arabera berrituta, denborarekin erabat desfasatuta geratzen zaio egungo pentsioen aldean, ados?
San Joanen atarian gaude, eta badago jarduera bat jaietako egitarauan, pentsioen edo jubilazioaren egoera baino askoz ere okerrago dagoena: egunean zehar txaranga bat ateratzen duten koadrila edo elkarteak. Pentsioak 20 urtez desfasatuta badaude, bere jarduera zazpi orduz eskaintzen duten koadrila edo elkarte horiek 50 urtera bidean dijoaz. Aurreko urteetan erregularizatzen edo eguneratzen saiatu denean, Udalaren erantzuna izan da txarangaren bat desagertzean diru hori bideratuko dela geratzen diren horietara. Orain arte, honakoak desagertu dira: Beti Ola, Beti Gezur, Beti Lagun, Txatarra, Txalaparta, Koskomoskorro, Desberdiñak eta Peña Otaño. Une honetan bi geratzen dira 40 urte baino gehiagoko partehartzearekin.
Koadrila horien aurrekontua ez dago 'limosna'tik urrun, talde horiek izanik aportatzen dutenak erdi mailako ikasketak dituzten musikari gehien, eta jaietako egitarauaren jarduera ordu gehien. Une honetan, talde horietako kideak daude garbiketako langileen mailan (errespetu guztiarekin), baina ezberdintasun batzuekin, ez dutela ikasetarik ordaindu beharrik izan, ehunka ordu ikasten eman, eta ezta milaka eurotako instrumenturik erosi ere. Dagokion KPIarekin, kafe huts bat edo ebaki bat hartu daiteke txarangarekin abiatu aurretik, ezer gutxi gehiago.
Joaquin Ortega Villar