Gaur egingo dute Hernaniko osoko bilkura, ohi moduan, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Dekretuen berri emateaz gain, Hernaniko, Lasarteko eta Usurbilgo udalerrietako saneamendu obren inguruko hitzarmena eramango dute Plenora, eta baita Hernaniko zenbait udal eraikinen garbiketa zerbitzu kontratuaren luzapena ere.