Karikaturen performance-a egiteko aukera eskainiko du Txepetxak etzi Kide tabernan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 18a, 00:00

Kide tabernan daude ikusgai karikaturak.

17:00etan izango da eta hernaniar guztiei aukera emango diote bere karitratua egiteko.

 

Txepetxa karikaturista hernaniarrak, etzi ostegunean, 17:00etatik aurrera Kide tabernan, hernaniar guztiei aukera emango dio bakoitzak bere karitratua egiteko. Momentu dibertigarri bat izango da eta hernaniarrak gonbidatzen dituzte karikaturen performancean parte-hartzera. Bakoitzaren abileziak eta nola ikusten diren jakiteko aukera izan daiteke. Udara girotzeko momentu ezin hobea.

Kide tabernan bertan Txepetxak eginiko lanak daude ikusgai paretetan jarrita. Aktore, politikari, kirolari, abeslari eta pertsonai ezagunen karikaturak ikusi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!