Luis Llopisek jaso zuen Hernaniar Bikaina sari hunkigarria

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 18a, 00:15

Ekitaldi polita eta hunkigarria izan zen larunbatekoa Xalaparta elkartean. Poz haundiz jaso zuen Luis Llopis entrenatzaileak Hernaniar Bikaina saria, eta senideen zein lagunen babesa izan zuen. Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariek ere jaso zituzten oroigarriak, baita CD Hernanik ere, Martxelo Ezponda presidentearen eskutik. Mus Txapelketako sariak ere banatu ziren. Imanol Gorrotxategi 'Popo' eta Iñigo Gorrotxategi 'Popin' anaiek irabazi zuten. Bigarren izan ziren Ander Polaina eta Bittor Loran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!