Hernaniko bost judokek gerriko beltza lortu dute

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 17a, 17:37

Alaitz Lete, Gorka Gonzalez, Pablo Flores , Borja Mendiluze eta Naroa García.
Pasa den larunbatean Tolosan izan ziren gerriko beltza ateratzeko azterketak eta bertan, bost hernaniarrek hartu zuten parte.. Horietako lauk: Naroa García, Alaitz Lete, Pablo Flores eta Gorka Gonzalezek lehen Dan erako proba gainditu zuten. 

Bestalde, Borja Mendiluze, bigarren Dan-eko azterketara aurkeztu zen. Hernaniko bost judoketatik, bostek azterketa gainditu eta gerriko beltzarekin buelta egin zuten etxera. Era bikaina denboraldiari bukaera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!