Palestinako errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten BHI-ko ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 17a, 00:00

Ikasle ugari bertaratu ziren hitzaldira.

Ekainaren 12an, Hernaniko BHI institutuan, 'Palestinako errealitatea ezagutuz' hitzaldia izan zuten, UNRWA Euskadirekin lankidetzaren bidez. Bi txandatan banatu zuten hitzaldia: lehenengoa DBH 4ko ikasleentzat, eta bigarrena, berriz, DBH 3koentzat. Hizlariak izan ziren, Miriam Amubieta, UNRWAko teknikaria eta Mohammad Farajallah, ekintzaile palestinarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!