Magia-poteoa ostegunean Eneko Gutierrezekin, Doberaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 17a, 00:00

Eneko Gutierrez emanaldi batean.

Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua Gudarien Plazan.

Dobera Euskara Elkarteak Magia-poteoa antolatu du ostegunerako, Mintzalaguna egitasmoaren baitan, hala ere, gonbidapena irekia dela azaldu du: «euskeraz ari nahi duen edonorentzat». Arratsaldeko 18:30etan hasiko da magia-poteoa, Gudarien Plazan, eta Kaxkotik barrena ibiliko dira parte hartzaileak, Eneko Gutierrez magoaren konpainiarekin.

Amaitzeko, Doberak gaineratu du konpainian etortzeko aukera dagoela: «familiarekin, lagunekin...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!