Ekainaren 23an, igandeko meza nagusia ospatuko da, baina ordubete aurreratu dute txupinazoa dela eta. Horregatik goizeko 11:00etan izango da elizkizuna. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, San Joan bezperako salbearekin emano zaio hasiera Hernaniko zaindariaren jaiari. Eta horrez gain, uztailaren 7an, Hernaniko Agustindarren azken meza ospatuko dela iragarri du elizak, goizeko 09:30etan «denborarekin bueltatuko delakoan».