Mikel Zubimendiren eskutik hitzaldia, 19an

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 16a, 00:00

'Han egon zen' liburuari buruzko aurkezpen hitzaldia eskainiko du Zubimendik, udaletxeko areto nagusian.

Datorren asteazkenerako Mikel Zubimendi Garako kazetariaren 'Han egon zen' liburuaren aurkezpen hitzaldia antolatu du Natzak. Udaletxeko areto nagusian izango da hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan. hasita.

Zubimendik aurkeztuko duen liburua (Han egon zen) Jose Luis Elkorori buruzko biografia batean oinarritzen da, eta idazleak, Elkororen pasarteak kontatuko ditu, besteak beste, datorren asteazkenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!