Mugikorra erabiltzen ikasteko ikastaroan izena emateko epea, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 16a, 00:00

Saio hauetan parte hartzeko 943 575 431 telefonora deitu behar da eta bihar arte dute aukera Kaxkoko eta Elizatxoko auzotarrek.

Hernaniko Udalak telefono mugikorra erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du 65 urtetik gorako herritarrentzat, doan. Guztira sei auzotan emango dituzte ikastaro hauek; hala nola, Kaxkoan, Elizatxon, Antziolan, Zelabiden, Zikuñagan eta Etxeberrin. Aurreneko ikastaroak, Elizatxon eta Kaxkoan izango dira, uztailaren 1ean, 3an eta 5ean; erdiguneko herritarrentzako Kaxko elkartean izango da ikastaroa, goizeko 09:30etatik 11:0etara bitartean; eta Elizatxoko auzotarrentzat auzo elkartean izango da, goizeko 11:30etatik 13:00etara. 

Saio hauetan parte hartu nahi duen herritar orok izena eman beharko du 943 575 431 telefonora deituta, eta bihar da horretarako azken eguna.

Gainontzeko lau auzoetan tailerrak uztailean egingo dituzte eta ondorioz izena emateko epea luzeagoa da. Antziolan eta Zelabiden, uztailaren 15ean, 17an eta 19an izango dira, eta izenematea uztailaren 11ra arte egongo da irekita. Zikuñaga eta Etxeberriko ikastaroak aldiz, uztailaren 22an, 24an eta 26an izango dira, eta 18ra arte egongo da apuntatzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!