Aizarnara irteera gaur, zikloturista taldeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 16a, 00:00

Urteko 16garren irteera osatuko dute gaur, Zikuñagako Ama zikloturista taldeak. Aizarna bisitatuko dute, guztira 80 kilometro osatuz. Ohi moduan, goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, denak elkarrekin abiatzeko bertatik. Hurrengo asteburuan, Ataun izango dute helmuga. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!