Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara bitartean, Plaza Berri 15 postuz beteko da, Hernaniko Sortzaileon Azokarekin. Artisau lanak ikusi eta eskuratzeko aukera paregabea izango dute gaurkoan hernaniarrek, ondorengo sortzaileen eskutik: Ni Naiz, Hiru Loretxo, Bihurri, Ekinazea-Elur, Koloreztatu, Josune eta Izaskun, Korapilatuta, Puochi Nah, Maitandu Makrame, Laupitxiak, Arrate eta Nekane, Sigue la Estela, Mayra, Ander eta Sualai Forja. Gainera, azken honek, forja erakustaldia ere eskainiko du azokak iraun bitartean.