Artista txikiek hartu zuten Atsegindegi, kolorez betetako preludio txikian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 15a, 00:00

Herriko ikasleek eta musikari gazteek kontzertu ederra eskaini zuten atzo arratsaldean. Giro ederra sortu zen Atsegindegin.

Hernaniko artista gaztetxoek azken hilabeteetan egindako lana plazaratu zuten atzo arratsaldean. Preludio txikiaren XXIII. edizioa izan zen atzokoa, eta jende ugari bertaratu zen Atsegindegira, herriko ikasle eta musikarien eskaintzaz gozatzera.

Hamabost abestiko kantutegiarekin osatu zuten kontzertua, berritasunak eta klasikoak uztartuta. Emanaldia koloretsua izan zen, eta publikoak harrera beroa egin zien oholtzako kideei.

Aratzeko, Langileko, Elizatxoko eta Urumeako ikasleez gain, Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleak eta Herburu konpartsako kideak aritu ziren bertan.

Zuzendari lanetan, berriz, Musika Eskolako irakasleak aritu ziren; Amaia Aldalur, Iñaki Eguren, Maribel Insausti eta Roberto Pacheco.

Erlazionatuak

XXIII. Preludio Txikia

Kronika - Erredakzioa eka 14 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!