3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 15a, 00:00

12:00etan hasiko da Nagusien mailako txapelketa.

Latxunbeko kirol pistan izango dira partiduak. 10:00etan hasiko da txapelketa, 12 urtez azpikoekin.

Hernaniko Saskibaloi Elkarteko kideek 3x3 txapelketa antolatu dute gaurko. Latxunbeko kirol pistan jokatuko dituzte partiduak, eta irabazle guztiek eramango dute sari bat etxera. 

10:00etan 12 urtez azpikoak hasiko dira; 10:40ak aldera 13-16 urte bitartekoek jokatuko dute; eta 12:00etan hasiko da nagusien txapelketa. Ligaxkako partiduak jokatu ondoren, arratsaldean erabakiko da nagusien mailako txapelketa. 

Parte hartu nahi duten pertsonek aukera izango dute gaur bertan izena emateko, Latxunbera bertaratuta. Mini eta Gazte kategorian aritzeko ez da ordaindu beharko, eta Nagusien mailan 20 euro ordaindu beharko dira taldeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!