Denboraldi ederraren ondoren, gaur arratsaldean izendatuko dute Hernaniar Bikain Luis Llopis Portugal

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 15a, 00:00

Luis Llopis Portugal entrenatzaileak jasoko du aurtengo saria.

Bazkari baten bueltan ospatuko dute Xalaparta Elkartearen 42. urteurrena, eta bazkalostean emango diote saria Llopisi. Entrenatzaile hernaniarrak adierazi du «ilusio haundia» egiten diola herriko errekonozimenduak. 

Gaur egingo dute Xalaparta Elkarteko 42. urteurrenaren ospakizun bazkaria. Egun berezia izango da bertako bazkideentzat, baita Luis Llopis Portugal entrenatzailearentzat ere; izan ere, gaurko eguna baliatuko dute Llopis Hernaniar Bikain izendatzeko. 

Pasa den otsailean iragarri zuen Xalapartako zuzendaritzak nor izango zen aurtengo omendua, eta orduko hartan azaldu zuten Llopis hautatzearen zergatia: «Munduko atezainen entrenatzaile onenetako bat da, eta ibilbide izugarria osatzen ari da». 

Egun, Real Madrid taldeko atezainen entrenatzailea da Llopis, eta denboraldi bikaina osatu ondoren (Espainiako Liga eta Championsa irabazita) jasoko du gaurko saria. Ekainaren 8an Kronikari eskainitako elkarrizketan aitortu zuen oso berezia dela Hernaniar Bikaina saria beretzat: «Ez dut hitzik. Ilusio haundia egiten dit eta errekonozimenduagatik oso pozik nago. Maila goreneko titulu asko lortu ditut, baina etxeko sari hau bete-betean iristen zait bihotzera eta oso zoriontsu egiten nau».

 

HERNANIAR BIKAINA

XALAPARTAREN 42.
U
RTEURRENA

HERNANI

GAUR

14:00 Luis Llopis omenduari harrera 'Agur Jaunak eta Andreak' abestiarekin. Ondoren, agurra dantzatuko diote.

14:15 Bazkaria Xalaparta elkartean.

16:45 41. Mus Txapelketako sari banaketa ekitaldia.

17:00 'Hernaniar Bikaina' saria emango diote Luis Llopis Portugal hernaniarrari.

 

HERNANIAR BIKAINAK

1988 Joxe Mari Garin
1989 Elias Kerejeta
1990 CD. Hernani
1991 Martin Zabaleta
1992 Antxon Idarreta
1993 Luis Blas Zulueta
1994 Prudencio Aierra
1995 Juan Bautista Adarraga
1996
Ignacio Iruin
1997 Manuel Sagarna
1999 Jacinto Santin
2001 Fermín Cuesta
2003 Angel Olaran
2005 Alfredo Azkue eta Ines Sarasua
2007 Jose Maria Setien
2009
Patxi Apezetxea
2012 Empar Pineda
2014 Luis Telleria
2016 Errugbi elkartea
2018 Maialen Lujanbio
2022 Carlos Sanchiz
2024 Luis Llopis

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!