Atezain teknifikazio kanpusa, uztailean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 15a, 00:00

Asier Rey hernaniarrak zuzenduko du kanpusa.

Uztailaren 8tik 12ra antolatu da Zubipen Keepers Galaxy kanpusa, Asier Rey entrenatzaile hernaniarrak zuzenduta.

 

Uztailaren 8tik uztailaren 12ra arte, Zubipen, Keepers Galaxy atezain teknifikazio kanpusa antolatuko da. Asier Rey Hernaniko atezainen entrenatzailea izango da kanpuseko zuzendaria. Goizean 09:00etatik 13:30etara izango dira bost egunetan zehar saioak eta 08:30etan joateko aukera dago.

Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da. Izena emateko lotura, https://labur.eus/thCUL da. Informazio gehiago lortu daiteke ondorengo telefono zenbakian 628 04 44 44 (Asier) edota keepersgalaxy@gmail.com helbide elektronikoan. CD Hernani laguntzailea da eta kamiseta, hamaiketakoa opariak eta segurua izango dituzte partaideek.

Iranetik pasa eta gero Asier Rey, azken urteetan, Indian dabil atezainen entrenatzaile. Indiako Superligan ari da, Northeast United talde­an hasi zen eta Hyderabad taldetik pasa eta gero azken denboraldian FC Goa taldean entrenatu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!