Denboraldia borobildu dute gimnastek Ekilore Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 15a, 00:00

Irune Alsua, Laia Lazkoz, Araitz Beroz eta Erika Marquez.

Irune Alsua, Laia Lakoz, Araitz Beroz eta Erika Marquez aritu ziren maila altuan Errekalden.

 

Denboraldiari hasiera eman zioten ilusio berdinarekin amaitu zuten pasa den astean gimnastek denboraldia. Errekalden ospatu zen Torneo Ekiloren parte hartu zuten klubeko alebin eta infantil mailako gimnasta batzuk, emaitza on askoak lortuta.

Irune Alsuak zilarra lortu zuen sokarekin alebin B mailan. Araitz Beroz hirugarren izan zen esku hutsik modalitatean alebin B mailan. Laia Lazkozek laugarren amaitu zuen esku hutsik-en alebin B mailan, eta amaitzeko infantil A mailan Erika Marquez laugarrena izan zen uztaiarekin. 

Hernani Gimnastika Kirol Klubeko arduradunak beraien kirolariak zoriondu zituzten, denboraldian zehar, egindako lanagatik. «Urte osoan zehar ikasitako guztiarekin eta une zoragarriekin denboraldi eder honi amaiera emateko unea iritsi da. Oso harro gaude zuen eguneroko lanarekin, zorionak txapeldunak!!».

 

Denboraldi amaierako gimnasia erritmikoko erakustaldia bihar kiroldegian

Bide batez, bihar goizean kurtso amaierako klubeko erakustaldia izango da, Hernaniko kiroldegian 11:30etan, hasita. Gimnastek urte guztian zehar egindako lana ikustera animatu nahi dituzte klubetik hernanir guztiak. Harmailak betetzea espero da.

Gazteenetik hasi eta masterretan aritu diren kirolariak beraien gaitasunak erakutsiko dituzte kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!