Doinu Zaleko ikasleen emanaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 00:00

Preludio Txikiaren aurretik ere, musika doinu goxoez gozatzeko aukera izango da Hernanin. Izan ere, kontzertua eskainiko dute Doinu Zale musika eskolako ikasleek. Biterin izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta ez 18:00etan, Hernaniko kultur agendan ageri den bezala; hain juxtu, Preludio Txikiarekin ez pilatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!