Hernaniko Udalak jakinarazi du alarma kimikoaren sirenak aktibatuko direla bihar. Simulazio saioa izango da, «ondo funtzionatzen dutela ziurtatzeko». Goizeko 10:00ak aldera aktibatuko dira sirenak. Udalak argitu du Hernanin bi enpresa kimiko daudela: «horien arrisku eremuan hiru sirena daude jarrita, inoiz gas ihesa gertatuko balitz, eremu horretan daudenei abixatzeko». Sirena «arrisku eremuan bakarrik» entzuten dela jakinarazi du Udalak. Urtean bitan egiten du simulazioa Eusko Jaurlaritzak.